Vistas de página en total

viernes, 13 de mayo de 2011

2011 ko LANBIDE HEZIKETAKO MATRIKULAZIO EGUTEGIA

Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea EKAINAREN 1 etik 10 era izango da, biak barne.
Ohi­ko epea:
a) Eskatzailearen espediente akademikoa edota sarrera-proba gainditu izanaren ziurtagiria –proba hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko deialdian egin ez bada– aurkezteko: ekainaren 24ko 14:00ak arte.
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: ekaina­ren 28a.
c) Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egite­ko: ekainaren 30era arte, egun hori barne.
d) Behin betiko zerrendak argitaratzeko: uztailaren 1a.
e) Onartutako ikasleen matrikula egiteko aldi arrunta: uztailaren 4tik 8ra, biak barne.
f) Itxaron-zerrendako ikasleen matrikula egiteko aldi arrunta: uztailaren 11 eta 12a.
g) Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtso­ak jartzeko epea: abuztuaren 2a arte, egun hori barne

Aparteko epea:
Ohiko matrikulazio-prozesua amaitu eta gero, ber­taratze modalitateko erdi-edo goi-mailako Heziketa Zikloetan plaza hutsik geratzen bada, aparteko epea irekiko da, agindu honen 3. artikuluan ezarritako epeen barruan eskaria aurkeztu eta uztailean sartzeko baldintzak betetzen dituzten ikasleak onartu eta ma­trikulatzeko.
Honako hau izango da aparteko aldi horretarako egutegia:
a) Ikasketa-ziurtagiria eskatutako zentroan aurkez­teko: uztailaren 13a eta 14a.
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: uztai­laren 18a.
c) Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egite­ko: uztailaren 19a arte, egun hori barne.
d) Behin betiko zerrendak argitaratzeko: uztailaren 20a.
e) Matrikula egiteko aparteko aldia: uztailaren 21etik 26ra, biak barne.
f) Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekur­tsoak jartzeko epea: abuztuaren 22a arte, egun hori barne­

No hay comentarios:

Publicar un comentario